XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sarrera Liburu hau argitaratzeko arrazoi nagusia da, egun, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren inguruan indarrean dagoen foru araudi zabal eta sakabanatua biltzea eta eguneratzea, lege marko orokor eta koordinatu bat eskaini ahal izateko, hain zuzen ere.

Asmo honekin eta liburuaren sistematikari dagokionean, hiru kapitulutan banatu da.

I. kapituluan, xedapen aplikagarri nagusiena izanik, abenduaren 30eko 18/87 Foru Araua, Ondaren Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga arautzen duena jasotzen da.

Bertan, kontutan hartu beharrekoak diren eta jatorrizko testuan eta jorraturiko gaiarekin loturik dauden xedapenetan izan diren aldaketei buruzko ohar zenbait jasotzen dira orri-oinetan, orientabide gisa erabil daitezen.

II. kapituluan, berriz, zenbait Foru Dekretu eta Agindu jasotzen da, zenbaitetan osagarriak izango bait dira.

Hauen artean, uztailaren 12ko 30/88 Foru Dekretua da adierazgarriena, hiri izaerako ondasun higiezinen balorazio eta merkatuko batazbesteko prezioei buruzkoa, alegia.

Eta honekin batera, kudeaketarako organoek, zergapekoak aitorturiko balioen egiaztapen bide gisa erabiltzen dituzten eta aipaturiko hau garatzen duten gainerako Foru Aginduak jorratzen dira.

Bestetik, Xedapen hauen izaera, beti ere, iragankorra dela azpimarratu behar da, eta beharrezkoa izango da, beti, higiezinen merkatuaren errealitatera etengabe egokitzen joatea.

Maila honetan, eragina izango dute, Gipuzkoako Foru Diputazioa egiten ari den katastro azterketek; izan ere, azterketa hauek merkatu prezioen finkapenera eramango bait gaitu piskanaka.